Lortu dut!
Nire Gnome mahaigainaren panelek kraska egin zuten, konkretuki, beheko panelean martxan dituzun aplikazioak adierazten dizu Gnomek eta honetan, ez dakit zergatik, ez zen ezer agertzen, beraz, leihoren bat minimizatutakoan, desagertu egiten zen beste barik, gero ezin berreskuratuz.
arazo hau behin baino gehiagotan gertatu zait, baina (azkenean!) konponketa erreza topatu dut helbide honetan http://www.tribulinux.com/como-volver-los-paneles-de-gnome-estado-original.html eta azalduko dizuet pausuz pausu:
- Terminalean honako agindua exekutatu:
Nire Gnome mahaigainaren panelek kraska egin zuten, konkretuki, beheko panelean martxan dituzun aplikazioak adierazten dizu Gnomek eta honetan, ez dakit zergatik, ez zen ezer agertzen, beraz, leihoren bat minimizatutakoan, desagertu egiten zen beste barik, gero ezin berreskuratuz.arazo hau behin baino gehiagotan gertatu zait, baina (azkenean!) konponketa erreza topatu dut helbide honetan http://www.tribulinux.com/como-volver-los-paneles-de-gnome-estado-original.html eta azalduko dizuet pausuz pausu:
- Terminalean honako agindua exekutatu:
gconftool-2 --recursive-unset /apps/panel
- Ondoren, exekutatu:
rm -rf ~/.gconf/apps/panel
- Eta azkenik exekutatu honako agindu hau:
pkill gnome-panel
Eta panelak berrabiaraziko dituzu.Badakit ez dudala bolbora bustia asmatu, baina niri suertatu zaidan bezalaxe, zuentzat ere baliagarria izatea espero dut.
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada