Aurreko azteazkenean gelako bilera izan nuen nire ikasleen gurasoekin. Amaitutakoan, ama batek galdetu egin zidan nahiko kezkati ea noiz hasiko ginen ordenagailu txiki horiek (notebook-ak) erabiltzen. Tramankulutxo horiek testu-liburuen ordez erabiliko genuelakoan zegoen eta behin hasita ikasleak jo ta su hasiko zirela internet-en bidez euren gelako zein etxeko lanak egiten. Hori guztia zeukan buruan bere alabaren gelara ordenagailu txiki bana eta PDI-a heldu zaizkigulako. Honek zer pentsa eman zidan... Zuri ez?
Ikasle batek arazo akademikoak baditu, IKT-en bidez dana konponduko da, ahalegin handirik egin gabe eduki guztiak gaindituko dituzte atoan eta, zer esanik ez, nota txarrak ez ditugu ipini beharko gehiagotan. Pedagogiak mendeetan erantzuna eman nahi izan dion arazoak konpondu ditugulakoan dago jende asko. Ados, larregikeria gehiegi ipintzen ari naiz eta zu, irakurle, ez zaitut galdu nahi.
Harira. Herritar arruntak berrikuntza pedagogikoa ordenagailu horniketarekin nahasten du, hori oker larria da eta horrela aldarrikatu behar dugu irakaskuntza lanean ari garen guztiok. Baina oso normala da nire ikasleen gurasoek horrela pentsatzea, horrela sinestarazi egin diotelako beren probetxu politikorako IKT horniketa "miresgarri" hau eskoletara ekarri diguten horiek, betiko horiek, eskolarekin txintik hitz egin gabe.
Euren benetako interes "pedagogikoetan" sinisteko betarik eman digute inoiz?

0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada