Egia esan, aspaldi nengoen ezertxo ere ipini gabe blog honetan, lotsatuta azkenean, eta gertaera berri honek abagune ezin hobea ekarri dit zuekin hausnarketa pare bat plazaratzeko.
Euskadiko Hezkuntza Sisteman, betidanik, gauzak arinegi eta gehiegi planifikatu barik egin ohi dira. Kontseilaritzak nork duen, putz egiten duen aldera denok!
Oraingoan buru "argitsu" bati bururatu zaio IKTen asunto honek ondo "janzten" duela bere agintaldia eta Euskadiko eskola guztiak buru belarri PDIak, Netbookak, ... erabiltzen, 13.000.000 € gastatuta "nik esaten dudalako"-az aparte, beste inolako arrazoirik gabe.
Barkatuko didazue, baina ez nago ados, irakasle-IKT-zalea naizen aldetik, hain zuzen ere.
"Beste modu batean egin zitekeen".
Ez nauzue ados, bi arrazioengatik:
A. Orain planteatzen diguten eredu honekin azalean geratuko garelako beste behin ere. Oso teknologia garestiak sartu dituzue klasean, ordenagailu eramangarri piloa, baina eguneroko lanean hori nola txertatu, hots alderdi didaktiko-pedagogikoa umezurtz utzi duzue. Norbaitek imajina dezake Navalen Izugarrizko itsasontzi bat egin baina gero bertan ezer garraiatzeko izan ez? Horrela ikusten dut nik gutxi gora behera asunto hau: ordenagailuak, tresnak, tramankuluak... baina zertarako?Hori bai, gaur Jaurlaritzan dauden politikarientzat primeran etorri zaie diru-xahutze hau, aurrekoek baino gehiago "egiten dutela" erakusten digutelako herritar tonto guztiei eta enpresa baten batentzat negozio aukera paregabea izan delako. Enfin, herriarentzat herririk bage ari garelako berriro ere lur santu honetan.
Nire uste apalean, lehen proposaturiko "IKT ikastetxe eredua" egitasmoa logikoagoa zen (azterketak kenduta, noski) eta ikastetxeetan txertatzeko aukera gehiago ematen zuen, Euskadi ikastetxeen ezaugarriak oso anitzak dira-eta.
B. Software librea? Bai, baina pasatu gabe, eh? Egia esan ordenagailuetan Ubuntu zahar bat instalatzea "puntazo" bat izan da, bana hor geratzen da dena. Smart arbela erabiliko dugu eta hor sortzen diren aplikazioa pribatiboak dira. PDIren instalakuntza Window$-ekin ikasi dugu (dinamizatzaileari esker, linux-en ere!).
Dena dela, formazioa eman gabe, irakasleak eta ikasleak Linux erabiltzen hasiko dira?
Horra hor neure zalantzak eta iritziak.
Eta hurrengoan euskarari buruz egingo dugu berba!

0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada